Press Enter / Return to begin your search.

Historia

Oronos-etik Bergouignan familiara

Linteau de la porte

Joanes d’Oronosek bere emaztearekin, Paule de Lasarekin 1760ean Oronozia eraiki zuen edo berreraiki zuen (sartzean den atalburuan idatzia). Oronozia izena jabearen izenetik dator.

1806etik goiti beren alaba Marie Oronos (1785ean sortua) bertan bizi zen Charles Harispe senarrarkein (Marexal Harispen anaia). 1937a arte horien ondokoak bertan bizi ziren. Data horretan Etcheverry familia Estatu Batuaetara joan zen eta etxaldea Bergouignan familiari saldu zuen. Hauek 30 urte berantago bakantza zentro bat bilakarazi zuten.


Aterpetxea

2 eraikin bereiztuak

Aterpetxeak 2 eraikin ezberdin ditu : Nafarroako etxe tradizionala (60- 65 ohe) eta ondoko eraikina (36 – 41 ohe). Eraikin bakoitzak bere jangela du. Bertan atxemanen duzue hozkailu bat, mikrouhin bat eta irakinotzi bat.

Mendi bista xoragarri bat duen 2 hektareako parke batean, pizina bat, zangobaloi eta boleibol zelai bat, frontoi eterpetu bat eta 80m²ko gela (jostagela, bilkura gela…) eta bi bilkura gela daude.

Apairuak sukaldari batek bertan sukaldatzen ditu euskal janaria proposatuz.

Egonaldi goxo bat pasatzeko Oronoziako taldea zure zerbitzuko hor izanen da.

Gîte de groupe au Pays Basque, maison basque, centre de vacances, Domaine Oronozia, séjour à Baigorri
La maison traditionnelle basque
Domaine d'Oronozia - Gîte de groupe centre de vacances - Baigorry
Aterpetxea bere bi eraikinekin, frontoia eta pizinarekin
Gite de groupe avec piscine, sejour au pays basque, Baigori domaine Oronozia, paysage et montagnes basques
Pizina natura erdian mendi ikuspegiarekin

Eraikinei buruz zehaztasunak

maison basque, gite au pays basque Saint Etienne de Baigorry - gîte de groupe, scolaire et jeunes
gite maison basque traditionnelle à louer pour les groupes et jeunes

Eraikin nagusia

18 logela, 60-65 ohe

Beherean :

  • Bulego bat inprimagailu eta fotokopiagailu batekin
  • Zapeta armairu bat, komunak eta garbiontzi bat
  • Jan gela, sukaldea (bakarrik ORonoziako langileak sar daitezke)
  • 4 logela bakoitza bere garbigelarekin (dutxa, komuna eta garbiontzia). Barne logela bat elbarritu bat errezibitzeko prestatua.

Lehen solairua, 10 logela daude 4 ohetik eta 6 ohetara dituztenak bakoitza bere bainugelarekin.

Bigarren solairuan, irakur gela handi bat 4 logelataz inguratua ohe batetik 2 bi ohetarikoak. Solairu horretan bainugela bakarra da 4 logelentzat.

Azpi honetan eraikinaren planoa

plan du gîte, domaine Oronozia baigorri, Pays Basque, gite de groupe, centre de vacances
cours gite de groupe - centre de vacances

Ondoko eraikina

Beherean, jan gela bat eta 2 gela handi daude, ikasgela edo animazio gelak izan daitezkenak. Komunak eta garbiontzi bat daude bi sartzeetan.

28. logela, behereko logela bakarra, elbarrituak direnpertsonentzat berezitua da.

Lehen Solairuan, 9 logela daude bakoitza bere bainugelarekin.

Azpi honetan eraikinaren planoa.

plan du batiment annexe domaine Oronozia baigorri, Pays Basque, gite de groupe, centre de vacances

Erreserba